XI. Pintxoaren Astea, azaroaren 17ra arte

hirinet 2013ko azaroaren 8a

pintxoaren-asteaAzaroraren 8tik 17ra bitartean, 47 tabernek egindako 94 pintxo lehiatuko dira Pintxoaren Astean. Aurten Gasteiz On Merkatarien elkarteak antolatu du tamaina txikiko mokaduen jai hau eta 2 euroren truke pintxo gozo bat dastatzeko aukera eskainiko du. Pintxo guztien artean aukera anitz izango dira; pintxo tradizionalenak zein punta-puntako pintxo berritzaileak izango baitira.

 

Zortzi dira finalera pasako diren pintxoak eta azaroaren 20an irabazlea aukeratuko dute, Egibide-Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolan. Epaimahaia gastronomia munduko bost kide ezagunek osatuko dute.


Bitartean, gozatu Pintxoaren Asteaz eta on egin!


Informazio gehiago: XI.Pintxoaren Astea

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago