Horrekin batera, zientzialariekin eta ikerlariekin harreman zuzena edukitzea posible izango da egun hauetan, baita beraiek proposatutako ekimenetan parte hartzea ere.
Gustuko dituzu kimika esperimentuak? Ikasi nahi duzu nolakoa den zelula baten funtzionamendua? Jolastu nahi duzu errobot batekin? 3D objektu bat diseinatzera animatzen zara? Ba al dakizu nola erabiltzen den topografia tresna bat? Ausartzen zara erreanimazio kardiakoa egitera? Ba zatoz teleskopio handi baten bitartez izarrak ikustera? Orduan, ezin galdu Zientziaren Aste hau. Izan ere, zientzia eta teknologia dibertigarriak direla eta sorpresaz beterik daudela adierazi nahi dute Zientzia Aste honen bitartez, tresna zientifikoak erabiliz, elementu desberdinekin esperimentatuz, fenomeno batzuk nola sortzen diren ikasiz edo zientzialariekin hitz eginez.
Gasteizen azaroaren 7tik 9ra ospatuko da Zientzia Astea eta lantegiak, txangoak eta ikuskizunak izango dira. Gasteizko Zientzia Astearen programazioa.
Informazio gehiago: Zientziaren Astea
Azaroaren 6tik, 10era bitartean, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XIII.Astea ospatuko da Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Zientzia Aste honetara hurbiltzen direnek zientzialarien proposamenak ukitu, usaindu, dastatu eta beraiekin jolastu ahal izango dute.