Marotoren "kudeaketa txarra" salatu dute EGIko kideek

hirinet 2013ko azaroaren 5a

EGI-tranbia-marotoGasteizko Euzko Gaztedi EGIk Marotoren azken publizitate kanpaina salatu du. Duela egun batzuk, “Gasteiz, gauza guztien gainetik” lelopean Javier Maroto alkatearen argazki erraldoi bat daramatzaten tranbiak hiriko kaleetatik barrena  zirkulatzen ari dira. EGIren esanetan, “bere irudia garbitzeko” besterik ez du balio publizitate kanpaina berri honek, “aurrera eramandako kudeaketa txarraren emaitzek beste irtenbiderik ez diotelako uzten”.

Besteren artean, Forondako aireportua 24 orduz irekita egotearen kontra bozkatu izana, Garoñaren itxiera eskatzen zuen manifestazioan agertu ez izana, EH Bildurekin zaborren tasaren igoera akordatu izana edota Gasteizko Antzokiaren inguruan ezer egin ez izana azpimarratzen dute EAJko gazteek igorritako prentsa oharrean.


Honegatik guztiagatik, Marotorentzat Gasteiz ez dagoela gauza guztien gainetik ondorioztatzen dute baita aurrera daramatzan politikek “onurarik ez dakartzatela” salatu ere.

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago