PIN-UP emakumeen irudia hegazkin bonbaketarien muturretan EOLO-ren abiapuntua da. Bigarren munduko gudan erabilitako ikono erotiko eta sensual horrek eraman gintuen emakume eta gudaren arteko harremana ikertzera. Emakume partehartzaile, protagonista eta biktima.
Noiz? AZAROAren 8an, ostiralean, 20.30ean
Non? JESUS IBAÑEZ DE MATAUCO antzokian (HEGOALDE G.E.)
Kukubazar Konpainiaren antzezlana
EOLO sortzen da emakume horiek, haien bizipenak eta guda horiek guztiak abiapuntu hartuta. Emakumeen ikuspuntutik irudiz osatutako bidaia poetiko honek egoera latz hauei komedia kutsua eman nahi die. Arropen ildoa hartuta, gaur egungo bi emakumeeek joan eta etorri batzuk egiten dituzte. Jolasaren bidez beste emakume, beste egoerak, beste istorioak bizi dira, eta haizea bezala, bake eta guda haizeak ekartzen dituzte. EOLOn arropak lehortzen duen haizeak urakanak ere sortzen ditu. Haize horrek berak beraien adats luzeak mugitzen ditu eta belarrira istoriak kontatzen dizkie. Emakumea, guda, airea eta arropa. Lau osagai hauek osatzen dute EOLO. Haien arteko jolasa, sortutako irudiak, dantza, magia, komedia eta drama bidaia hau osatzen dute. Feminitatea eta sentsualitatea laguntzen dute. EOLOn poesiak eta umoreak bataila irabazten dute.
Berriak
Izan zaitez ALEAkide!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.