Garaionen bostgarren urteurrenean auzolana!!

Euskararen Agenda 2013ko azaroaren 4a

garaionMariren egutegian bihar hasten da, azaroan, Aro Berria: Lurra prest dago lotarako, abereak ere euren gordelekuak ongi prestatu dituzte jada eta bidaian doazenak badoaz.

Aro berrian, Garaionek 5 urte beteko ditu eta ospatzeko AUZOLANA antolatu dugu.

Noiz? AZAROAren 9an, larunbatean, 10.00etan

Non? GARAIONen (Ozaetan, OTAZA auzoan)

Negutegi berria eraiki, ontzaren gelako lurra egurrez jantzi eta etxe txikiko teilatuari itukinak kendu. Haur adin eder honetan geldi egon ezina daukagu eta guztion eskuak batu nahi ditugu aro berrian ere elkarrekin sortzen jarraitzeko.

 

Informazio gehiago: 945063245 / garaion.wordpress.com

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago