200 bat lagunek eman dute izena orain arte, eta aurreko urteetako joerak ikusita azken egunetan gehiago izatea aurreikusten dute antolakuntzatik.Ibilbideari dagokionez, Dato kalean izango dira irteera eta helmuga eta tartean honako kaleetatik igaroko da: San prudentzio, Florida, Dato, San Prudentzio, Florida, Corazonistas kalea, Unibertsitate etorbidea, Justo Velez, Nieves Cano, Batan pasealekua, Mendizabala, Lasarteko ataria, Olabide ikastola, Malizaheza kalea, Santuaren ondoan, San prudentzio etorbidea, Maite Zuñiga, Lasarteko ataria, Mendizorrotza, Frai Francisco de Vitoria, Senda, Corazonistas, Nieves Cano, San Antonio eta Manuel Iradier.

Izen emateak:
- www.ehkirola.org edota Kirol Probak atarian
- Kirolak, Kebi Kirolak eta Gaikar Kirolak saltokietan
Prezioa: 13€-koa da aurrez eta 15€ egunean bertan
Epea: azaroaren 1ean gaueko 12:00etan amaituko da.
Informazio gehiago: Euskal Herria Kirola
14. urtez jarraian, Gasteizko Euskarri Kirol Elkarteak eta EH Kirolak GASTEIZ HIRIA herri lasterketa antolatu dute igande honetarako. Lasterketa 10 kilometrotakoa izango da, goizeko 11etan hasita, absolutu eta helduen kategorietan. Hori baino lehenago, 10:30etan, IVEF ondoan Bixen Fernandez Herrerori omenaldia egingo zaio.