Martxoaren 3ko horma-irudiaren inaugurazioa

hirinet 2013ko urriaren 24a

martxoak3-muralatxikiaMartxoaren 3ko gertaeren inguruko horma-irudi erraldoia amaitu dute Gasteizko Ibilbide Muralistikoaren langileek eta bolondresek. Martxoak 3 elkarteak bertan parte hartu dutenei eta murala egitea ahalbidetu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie.

 

Horrez gain, urriaren 25ean, ostiralean, 18.00etan murala kokatzen den Nafarroako errege-erreginen kaleko 28.zenbakian egingo den inaugurazioan parte hartzeko gonbita zabaldu nahi du.


1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogorarazteko horma-irudi erraldoiak “bertsio ofizialak beti ezkutatu dituen gertaerak transmititzeko eta gizarteratzeko aurrerapauso bat” suposatzen duela dio Martxoak 3 elkarteak. “Memoria mantentzeko, 1976ko langileek aurrera eraman zuten borrokaren duintasuna zabaltzeko eta Estatuaren eskutik eman zen krimena (zazpi hildako izan ziren; bost Gasteizen, beste bi Tarragonan eta Basaurin) salatzeko tresna harrigarria” dela azaldu du elkarteak.


Horrekin batera, Egia, Justizia eta Aintzatespena aldarrikatzeko lanetan jarraitzeko indarra eman die muralak. Zentzu honetan, elkartea pozik dago, “memoriaren irudi erraldoi honetan iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzea” lortu dutelako. Izan ere, egunotan Argentinan frankismoaren krimenen aurka zabalik dagoen kereila ikusgai dago horma-irudian. Etorkizuna idazteko gonbita orri txuri baten bidez irudikatu dute eta hildakoen memoria muralean ikus daitezkeen zazpi txintxeta gorrien bidez islatu dute.


martxoak3-murala

 

 

Martxoaren 3ko murala nola egin duten erakusten duen bideoa

 


 


 



Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago