Ivan Urarte argazkilari gasteiztarraren ‘Latitud’ erakusketa Montehermoso kulturunean ikusgai

hirinet 2013ko urriaren 23a

latitud_ivanurarte

Azaroaren 17ra bitartean, Ivan Urarte argazkilari gasteiztarrak ‘Latitud’ izeneko lana erakutsiko du Montehermoso kulturunean. Argazki analogikoez osatutako erakusketa honetan autoezagutzaz eta gure ingurunearekin erlazionatzeko moduaz hausnartzera gonbidatzen gaitu artistak.

 

“Sorkuntza prozesuaren bitartez bilatzeko proposamena da; lanerako hipotesia da bitartekoaren zabalkuntza sortu eta erreproduzitzea, argazkien sedimentazioaz, pertsonen arteko esperientzien feedbackaz eta argazki materialak horman duen kokapenaz ere baliatuz”.


Esan bezala, argazkiak dira erakusketaren ardatz nagusia, baina horiekin batera argiztapena, audio pieza bat eta horma-irudi bat erabiltzen dira. Hartara, erakusketa instalazio bihurtzen da, hasierako esanahia zentzumenen bidez hedatuz. “Ikus-entzunezko esperientzia da, leku misteriotsuetara eramango gaituena, intrigak, fantasiak eta poesiak beste dimentsio batean barneratuko baikaituzte. Irudiek bide bat jorratzen dute errealitatetik irudimenera, eta alderantziz. Amets-giro batera, ezezagunera, agertoki asmatu baina harrigarriro errealetara eramango gaituzte”, azaldu du.


Informazio gehiago: Montehermoso kulturunea

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago