'Musika eta euskara' jardunaldiak Arabako Lautadan

Euskararen Agenda 2013ko urriaren 23a

zuzenekoinstanteaklautadaMartxan da berriz ere ZUZENEKO ISTANTEAK musika argazki erakusketa. Honakoan, 'MUSIKA ETA EUSKARA' jardunaldien barnean ikusgai izango da Agurainen eta Dulantzin. Guztira, 60 zuzeneko argazki biltzen dira erakusketa honetan, eta Euskal Herriko 20 argazkilarien argazkiez osatua dago. Erakusketarekin batera hilabete osoko egitaraua prestatu dugu.

  • 'Zuzeneko istanteak' erakusketaren irekiera ekitaldia. Urriaren 24an, ostegunean, 19.00etan. Agurain (Zabalarte)
  • Musika solasaldia - Betagarriko Aitorrekin eta Iñakirekin. Urriaren 25ean, ostiralean, 19.00ean. Zalduondo (udaletxea).
  • Musika tailerra - musika trenak ezagutzen- Azaroaren 7an, ostegunean, 18.00etan. Agurain (Zabalarte)
  • Zine Forum - Emarock. Iragana, orain eta geroa - Azaroaren 14an, ostegunean, 19.00etan. Barrundia (udaletxea)
  • Master Class (dj) - Zigor DZ (Esne Beltza). Azaroaren 15ean, ostiralean, 19.00etan. Araia (gaztetxea)
  • 'Zuzeneko istanteak' erakusketaren irekiera ekitaldia. Azaroaren 18an, astelehenean, 19.00etan. Dulantzi (kultura etxea)
  • Master Class (gitarra) - Keu Agirretxea (Etsaiak, Governors...). Azaroaren 22an, ostirala, 20.00etan. Dulantzi (gaztelekua)
  • Zine Forum - Nomadak Tx (Oreka Tx). Azaroaren 29an, ostiralean, 19.00etan. Burgelu (kultura etxea)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago