'Zuri, Sabin', Sabin Aranaren omenez

hirinet 2013ko urriaren 23a

IMG_4767

 

Bizitzaren onenean

eten da hari hauskorra,

bizitzaren onenean

joan zara, Sabin jatorra!

Maitea zaitugunontzat

izan da kolpe gogorra,

bihotz barnean samina

ta eztarria lehorra.

Baina kantuan nahi dugu

eskaini gure agurra,

pozik nahi gaituzu ikusi,

zein sentimendu ederra!

Hitzez ta kantuz oroituz

hain bizitza emankorra,

hitzez ta kantuz ordaindu

zurekin daukagun zorra!

 

 

Ezagutu zenituen

artzelako ilunpeak,

ezagutu zenituen

torturak eta kateak,

soinean izan dituzu

han jasotako kalteak,

bainan tinko iraun dizu

ai, askatasun goseak:

frankismoaren aurkako

borroka etengabeak,

gizarte justuago bat

eraiki nahi izateak

beti zintzo, isilean

egin dituzu zureak.

Gure esker on saskiak

dauzkazu bete-beteak

 

 

Gizon dotore, lerdena

euskal mendiko haritza

madarikatu nahi dugu

eraman zaituen gaitza.

Herri maite izan zara

herri txikia, anitza,

auzolanean indartuz

herri kultura, hizkuntza,

ozen entzun izan dadin

Euskal Herriaren hitza,

zenbat bilera, debate

zenbat laguntza, ekintza.

Hain emankorra izan da

eraman duzun bizitza,

guk denok jasoko dugu

zure lanaren emaitza.

 

 

Gasteizen 2013ko urriaren 19an

Doinua: Habanera

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago