Itunpeko irakaskuntzako Gizarte Ekimeneko patronalak inposatzen ari diren murrizketak salatu dituzte irakasleek eta EAEko hitzarmena eta bere aplikazioa ikastetxe guztietan eskatzen dute. Horrela, eta irailaren 26ko greba deialdian eskatu zuten moduan, “patronalek alde bakarrez urraturiko hitzarmena betetzea eta langileei zor dietena ordaintzea”, eskatzen dute.
ELA, STEE-EILAS, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen arabera, “26ko grebaren arrakastatsuaren ondoren, itunpeko patronalek apenas izan dute aldaketarik beraien jarreran. 2010etik inposatzen ari diren murrizketak direla eta 2013an pilaturiko zorra zati bat ordaintzeko borondatea agertu duten arren, ez dute inolako asmorik agertu hitzarmen berri baten negoziazioari ekiteko”. Eusko Jaurlaritzari, bestetik,gatazka honi konponbidea aurkitzeko bitartekaritza lana egin dezan eskatu diot, baita hezkuntza sistemari eta langileen egoerari egonkortasuna emango dion irteera bidea aurki dezala ere.
Gasteizen San Viator, Corazonistas, Egibide edo Marianistas ikastetxeak aurkitzen dira kaltetuen artean.
Arabako Kristau Eskolaren 18 ikastetxeetako irakasleek ordubeteko lanuztea egin dute gaurkoan ere, eta modu berean egingo dute datorren urriaren 24an, ostegunean. Urriaren 29an, aldiz, elkarretaratzea egingo dute Gasteizko Gotzaindegiaren aurrean, ondoren, giza-katea osatuz Andra Mari Zuriaren plazaraino.