Gunean egiten ari diren ekitaldien berri jasotzeaz gain, karpa honetan euren ekarpenak egin ahal izango dituzte hiritarrek. Batetik, poliespanekin Berdin gehiago da leloa erakusten duen egitura erraldoi bat eraikitzen lagunduz, bestetik, microsite batean berdintasunaz uste dutena adieraziz eta azkenik photocall batean parte hartuz Berdin gehiago da leloa erakutsiz.
“Emakume eta Gizonezkoen arteko Berdintasunerako Gunea” urtero antolatzen den topaketa da. Emakunderen esanetan, “ helburua emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten erakundeen, taldeen eta elkarteen lana bildu, ikustarazi eta indartzea da”.
Gunearen programa osoa: X. Berdintasunerako gunea Araban
Informazio gehiago: Berdin gehiago da
Urriaren 23an, asteazkenean, Emakundek antolatzen duen Berdintasunerako Gunearen karpa Gasteizen izango da, Korreoseko enparantzan goizeko 11.00etatik 14.00etara, eta arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara.