Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko hainbat jarduera eskaintzen ditu Udalak

hirinet 2013ko urriaren 22a

hezkuntza_jarduerak_katalogoaEskolan ez ezik hezkuntza familian, hezkuntza elkarteetan eta erakunde publikoetan ere garatzen den zeregina da eta gune hauek funtsezkoak dira haur eta gazteen prestakuntza eta heziketa integrala lortzeko. Hizkuntza normalizazioaren gainean ere beste horrenbeste esan daitekeela uste du Gasteizko Udalak eta, ikuspegi horretatik, zeregin aktiboa bete du langintza horretan. Horretarako, Udalak Hezkuntza-jardueren katalogoa eskaintzen du.

“Euskararen erabilera sustatzea” hezkuntza-jardueren katalogoan hainbat programa eskaintzen dira. Besteak beste, gurasoentzako euskara-eskolak, euskal jolasak garatzeko lantegia, Manttangorri astekaria zentroan jasotzeko aukera, gurasolaguna programa edota eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz egiteko laguntza. Ikusi guztiak hemen.


Katalogo honen bitartez garrantzia ematen diote ikastetxeko planifikazioari: “ikastetxeei dagokie ikastetxearen egoera zein den hausnartzea, lan-ildoak identifikatzea, eta eskaintzen ditugun proiektuak egokiak diren erabakitzea”. Euskara Zerbitzuan sinergiak bildu nahi dituzte eta laguntza eman.

 

 

 


 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago