Igandean GEUrekin mendira taldeko lagunek ikasturteko bigarren irteera egingo dute. Larraonatik Kristinoak eta San Lorenzo mendietara igoko dira. Bidean, nahi duenak Kristinoak kobaluzora sartzeko aukera izango du, baina horretarako linternak eraman behar dira (potenteak badira hobeto!!).
Noiz? URRIAren 17an, igandean, 8.30ean
Irteera: Mendizorrotzako aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean)
Garraioa: hurbiltzen den jendearen arabera kotxeetan antolatuko gara
Harremana: Joserra (675702457)
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.