Kuartangarren nahia protagonista Fracking-aren aurkako munduko egunean

hirinet 2013ko urriaren 18a

kuartango_frackingFracking-aren aurkako eguna ospatuko da bihar, urriaren 19an, mundu mailan. Gasa ateratzeko teknika honen aurkako salaketak munduko hamaika txokotik iritsiko dira. Eta gurera etorriz ere, egun osoko egitaraua antolatu dute Zuhatzu-Kuartangon.

Herri galdeketa antolatu dute Kuartangon eta, arratsalde partean, kontsultaren emaitzekin batera emango diote hasiera jai egunari. Ekintza ugari izango dira ostean eta, besteren artean, ‘Ura Sutan’ dokumentala proiektatuko dute lehendabiziko aldiz. Bertsolariek, kontzertuek eta txosnek jai giroa bermatuko dute. Akanpatzeko aukera ere izango da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Fracking Ez egunaren egitaraua:


  • 16.00: Herri kontsultaren emaitzak
  • 17.00: Asier Kidam magoa
  • 18.00: Emaitzen balorazioa
  • 18.30: ‘Ura Sutan’, dokumentala
  • 19.15: Urkabustaiz eta Kuartangoko abesbatzak
  • 19.45: ‘Maldan Behera’, kontzertua
  • 20.45: Bertso saioa
  • 21.15: ‘Niet Roken’, kontzertua
  • 22.15: Urkabustaizko joaldunak
  • 22.45: ‘Fracking Ez’ bideokliparen aurkezpena eta ‘Astalapo’ taldearen kontzertua
  • 00.00: ‘Joselu Anaiak’, berbena

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago