Mundu mailako lehiaketa honen 56. edizioan 103.000 argazkitik gora aurkeztu dira, 124 herrialdetako 5.666 prentsa argazkilarik eginak.
Epaimahaiak, AP (Associated Press) agentziako lehendakariorde eta argazkilaritza zuzendari Santiago Lyon iparramerikarra buru zela, 10.000 irudi aukeratu zituen lehenengo txandan. Prozesu luze baten ondoren, Montehermoson ikusiko dugun erakusketan bildutako 154 irudiak aukeratu ziren.
Argazkiak 9 ataletan banatzen dira: argazki irabazlea, gaurkotasuneko albisteak, gaurkotasuneko gaiak, gai garaikideak, eguneroko bizimodua, erretratuak eta ingurunea, erretratuak oro har, natura, eta kirolak. Guztira 54 argazkilari dira, 33 nazionalitatekoak.
Aurtengo sari nagusia “Gazako hileta” irudiak lortu du. Paul Hansen prentsa argazkilari suediarra da egilea, “Dagens Nyheter” egunkarikoa. Saritutako argazkia 2012ko azaroaren 20an hartu zuen, Gazan (Palestina).