Erakusketaren helburu nagusia hiztuna munduan diren hizkuntzen erabileraren gainean hausnarketan jartzea da. Zergatik iraun du euskarak egun arte? Zer behar du euskarak aurrerantzean ere iraun dezan? Zer nolako harremana du gainontzeko hizkuntzekin? “Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria” idatzi zuen Koldo Mitxelenak, eta hain zuzen ere hori da erakusketaren ardatza: euskararen iraupena.
Euskararen iraupenaren inguruan hausnartzeko, hizkuntzen arteko bizikidetzaz eztabaidatzeko eta euskararekin jolasteko plaza da Badu Bada. Diotenez, hizkuntza bat bizirik da hiztunik badu, erabiltzen bada, energiarik badu, transmititzen bada, entzulerik badu, beharrezkoa bada, energiarik badu, ikusten bada, babesik badu, ukitzen bada, eskolarik badu, naturala bada, badu... bada.
Erakusketa ondo ikusteko bisita gidatuak egongo dira eta ostegun arratsaldeetakoak bereziak izango dira, hala nola, Toti Martinez de Lezea, Maider Unda, Gorka Aginagalde, Gorka Ortiz de Urbina, Carmen Sanesteban, Jabier Etxagibel, Mikel Sanchez eta Ione Gorostarzu, Andoni Egaña eta Oihane Perea, Koko Riko, Ivan Pascual, Sabin Salaberri edo Inma Shararen gidaritzapean. Bisita gidatuetarako izena ematea beharrezkoa izango da: e-mailez jarrieta@alava.net helbidera (gaia:bisita bereziak edo, 945181818 (luzapena 2442) telefonora.
Erakusketarekin batera hainbat ekitaldi izango dira jendaurrean Kultura Etxean hitzaldiak, mahai inguruak, ikus-entzunezkoen aurkezpenak edo solasaldiak pertsonaia nabarmenekin, hala nola, Bernardo Atxaga, Iban Zaldua, Kike Amonarriz, Iñaki Martinez de Luna eta abar.
Badubada.com web gunean, erakusketaren eta bertan izango diren jardueren informazio guztia aurkitzeaz gain, hausnarketarako eta iritzia emateko txokoa topatuko du erabiltzaileak.
Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketaren programa osoa
Noiz? URRIAren 17tik URTARRILAren 11ra.
Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean (Florida parkean)
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan 10.00etatik 14.00ak arte.
Sarrera: Doan.
Informazio gehiago: www.badubada.com
Urriaren 17an, ostegunean, Arabako Foru Aldundiak "Badu Bada, euskara mundu eleanitzean" izeneko erakusketa jendaurrean zabalduko du Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.