Maccabiri bizkarra emateko deia egin dute Indar Baskoniak eta Sareak, urriaren 17an Gasteizen jokatuko den partidan

hirinet 2013ko urriaren 15a

macabi_boikota_urria13Urriaren 17an, ostegunean, Tel Aviveko Maccabik Gasteizen jokatuko duen partidaren harira Indar Baskonia zaletu taldeak eta Sareak (Euskal Herriko Palestinarekiko Elkartasun Sarea) Israelgo delegaritzaren aurkako gaitzespena adierazteko deia egin diete Zurbanoko pabilioira joango diren zaletuei.

 

 

Horrela adierazi du Baskonia saskibaloi taldearen denda aurrean emandako prentsaurrekoan. Gaitzespen hori keinu sinboliko, xume eta ikusgarri batez adieraztea proposatzen dute: partida hasterakoan, jokalariak kantxara ateratzen direnean, kantxari bizkarra emanez. Halaber, 19:48 minutuan banatuko dituzten 1000 bandera aireratzeko eta bizkarra emateko gonbitea egin dute, “1948an Israelek abian jarri zuen garbiketa etnikoa salatzeko”, adierazi dute.

 

Eman-bizkarra-maccabiri2

 


Horrekin batera, aste honetan hainbat protesta ekitaldi antolatu dituzte:

Hitzladia: Palestinan izandako brigadisten hitzaldia, asteazkenean, 19:00etan, Garraxi tabernan

Elkarreratze iraunkorra Andra Mari Zuriaren plazan: ostegunean, 12:00etatik 19:00etara


Ekimen horien bitartez “Maccabik 2009an Israelgo armadak burututako "berun urtua" operazioarekin dituen harremanak eta Israelgo kirol enbaxadoreari ematen zaion harrera normalizatua” salatu nahi dute Indar Baskoniak eta Sareak.


SAREA honako eragile hauek osatzen dute: Askapena, Komite Internazionalistak, Sodepaz, Paz con Dignidad, Red Mewando, Palestinarekin Elkartasuna, Iruñea Contra las Guerras, Gazte Mugimendua, Ikasle Abertzaleak, LAB, Sortu, Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago