Badu Bada, bisita gidatua Toti Martinez de Lecearekin (GAZTELANIAZ)

hirinet 2013ko urriaren 15a

Toti-martinez-de-lezeaBadu Bada bisita gidatu bereziak eskainiko ditu gida berezien eskutik. Badu Badak jarriko du abiapuntua, baina gidek jarriko dizkiote begiak bisitari. Horretarako, esparru ezberdinetako pertsona ezagunek bere esperientzia, iritzia eta irakurketa gehituko dizkiete erakusketak planteatzen dituen gaiei.

 

Lehenengo bisita gidatu berezia Toti Martinez de Lecea idazleak egingo du. Bisita gidatua egiteko izena ematea beharrezkoa da.

Izena emateko: e-mailez jarrieta@alava.net helbidera (gaia:bisita bereziak edo, 945181818 (luzapena 2442) telefonora.


Noiz? Urriaren 17an, ostegunean, 18.00

Non? Ignacio Aldecoa kultura etxean (Badu Bada erakusketan)


Informazio gehiago: www.badubada.com

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago