Urriaren 17a, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna

hirinet 2013ko urriaren 11

pobreaziaren_astea13_txikiaDatorren urriaren 17an, ostegunean, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren harira, Gasteizko kolektibo sozialek salatu dute borondate politikoa behar dela pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko eta gogoratu dute badirela benetako beste alternatiba eta proposamen batzuk denontzako eredu justuago bat lortzeko.

Eraldaketa abian da! Pobreza 0, hay alternativas’ lelopean, Euskadiko hainbat kolektibok gizarte justuago eta berdinago bat eskatuko dute. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dira hiritarrak pobreziaren eta desberdintasunen arrazoiez sentsibilizatzeko eta gizarte eraldaketa sustatzen duten ekintzez kontzientziatzeko.


Kolektibo sozialek ezagutzera eman dutenez, Europan biztanleen %24,2 pobrezian eta bazterkeria sozialean erortzeko arriskuan dago eta Euskadin, esaterako, 2012. urtean 435.000 (%19,9) lagun pobrezian bizi izan dira.


Gasteizen hainbat ekintza antolatu dira:


Urriaren 16an, asteazkenean, 19:00etan: Gorka Moreno, Ikuspegi@k–Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria.

Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean

Antolatzailea: Eskubide Sozialen aldeko Gasteizko Plataforma.

Kolaboratzailea: Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea.


Urriaren 17an, ostegunean, 18:00etan: ¿Tengo derecho a exigir mis derechos? Arabatik Mundura Nazioarteko Lankidetzako III. Arabar Foroa.

Montehermoso Kultur Zentroan.

Jesús Álvarezek, Amnistía Internacional-eko Euskadiko koordinatzaile-ordeak, eta Iván Forerok, giza eskubideen defendatzaile eta aktibista sozialak, parte hartuko dute. Ondoren ¡Gran subasta! Derechos y despojos de ocasión antzezlanaren bidez, Pez Limbo antzerki taldeak parodia bat egingo du gaur egungo sistema ekonomikoak sustatzen duen eskubide sozialen “enkantea”ri buruz.

Antolatzailea: Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea.

Kolaboratzailea: Eskubide Sozialen aldeko Gasteizko Plataforma.


Urriaren 20an, igandean, 11:00etatik 14:00etara: Truke merkatua.

El Campillo polikiroldegian

Hiritarren artean kontsumo modu sostengarriagoak sustatzeko eta erosketaren alternatibak (konponketa, berrerabilpena eta trukea) erakusteko ekimena. Bestalde, alternatibak eskainiko dira baita ere kontsumitzeko era kolektiboago, solidarioago eta arduratsuagoak ezagutu ditzagun.

Antolatzaileak: Setem Hego Haizea, Intermón Oxfam eta Jane Goodall Institutua.

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago