Gainera, ez da hagin gazterik ikusten inguruan, seguru aski mendian dabilen zaldi eta behi aziendak –eta orkatzek ere bai– presio handiegia egiten duelako hazitik ernatzen diren hagin berrietan. Alegia, nire irudipena da haginen populazioa ez dela biziberritzen ari eta, babes-neurriak hartu ezean, zuhaitzok desagertzera kondenatuta daudela.

Ale zaharra, adaburuak-eta hondatuta dituela
Ni ez naiz gauza hauetan aditua, eta, bestalde, Gasteizko Mendiak parke naturala izendatzen badira, ez dakit paraje hau bertan sartuko litzatekeen ala ez, ezta zer neurri planteatuko liratekeen ere. Dakidana da beste toki batzuetan itxiturak ipintzen dituztela basoberritzea bermatzeko, haziak bildu eta mintegietan ereiten dituztela, gero mendian landatzeko…, hau da, plan bereziak lantzen dituztela horrelako landare-komunikate interesgarriak babesteko.

Ezin haziz, ganaduaren eraginez
Hagina (taxus bacata) oso zuhaitz berezia da: haren zura oso estimatua da, zati guztiak gizakiontzat pozoitsuak ditu (salbu eta hazia inguratzen duen mami gorrixka), hazkuntza geldoa du, bazter apartatuenetan bizi da egun; ekolojia aldetik ere balio handia du, batez ere neguan (gorostiak bezala)…; baina, horretaz gainera, kultura aldetik ere arreta berezia jaso izan du beti; mitikoa da, nolabait esateko, eta toponimo, armarri eta kondairetako aipamenak horren guztiaren lekuko dira.

Hagin gaztea Armentiako basoan. Horrelakoak falta dira Okina ondoko sakanean
Ea bada mendian gelditzen diren azken hagin zaharrek orain arte baino arreta eta babes handiagoa jasotzen duten, merezi dute eta.
Egilea: Martin Rezola
Gasteizko Mendietako sakan batean, Araba eta Trebiñuren arteko mugan, hagin multzo interesgarri bat dago. Propaganda ofizialak, bere ohiko hizkera hanpatuan, “milaka urteko hagin-basoa” aipatzen badu ere, ez dira dozenatik gora pasatzen eta, kezkagarriagoa dena, gehienak ale zaharrak dira, aski hondatuak.