Sabin Aranari omenaldia

hirinet 2013ko urriaren 8a

sabin-arana-omenaldiaIrailaren 9an hil zen Sabin Aranari omenaldia egingo diote Gasteizen.

Arana Frankismo garaian preso egon zen, euskaltzalea, abertzalea eta langileen eskubideen alde aritu zen, besteak beste. Horrez gain, GEU GASTEIZ aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen 90.hamarkadan eta azken urteetan Francoren diktadura zigorrik gabe ez gelditzeko lanean ari zen, Goldatu elkartean.

Datorren urriaren 19an, larunbatean, 12.00etan omenaldia egingo zaio Gasteizko Arantzabela ikastolan.


 

Sabin:

Orain dela 23 urte inguru euskaltzale batzuen artean Gasteizko euskaldunok bilduko gintuen elkarte bat eratzeko ideia sortu zenean gure arteko bat izan zintugun, astelehenero Magisteritzan egiten genituen bilera haietan ezinbesteko gogoeta kide eta bidaide. Zuri esker ere Geroa Elkarrekin Lantzen izeneko taldetxo hark erditu zuen geroztik Gasteizko euskaldunon bilgunea den GEU elkartea.

Mila esker, Sabin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago