'Unidos por un sueño: Vitoria-Gasteiz, 3 de Marzo de 1976’ dokumentalaren emanaldi berri bat antolatu du Martxoak 3 elkarteak

hirinet 2013ko urriaren 7a

unidos_porunsuenoDatorren urriaren 9an, asteazkenean, Unidos por un sueño: Vitoria-Gasteiz, 3 de Marzo de 1976’ dokumentalaren emanaldi berri bat antolatu du Martxoak 3 elkarteak.

 

Izan ere, irailean egin zuten estreinaldian M3moria Gunea txiki geratu zen eta kanpoan geratu ziren hainbaten eskaerari erantzunez, Ricardo Garcia Mtz. De Ibarretaren dokumentala emango dute berriro. Oraingoan, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean izango da, urriaren 9an, asteazkenean, 19.00etan.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago