Kike Fernandez de Pinedo Gasteizko udaleko EH Bilduko zinegotzia eta Igor Lopez de Munain EH Bilduko legebiltzarkidea kaltetuekin hitz egitera eta babesa ematera hurbildu dira sukurtsalera.Kutxabankekoek sukurtsalaren barruan argazkiak egitea debekatu dietele ere salatu du plataformak.
Azken ordua jarraitzeko: Kaleratzeak Stop Arabako twitter kontua
Kaleratzeak Stop Arabako hainbat kide Independentzia kaleko Kutxabankeko egoitza nagusian sartu dira gaur goizean. Bi kaltetu daude etxea zorraren truke ordaindu nahian eta “pisuzko interlokutore” bat eskatu dute Kutxabankeko egoitza nagusi horretan. Kaleratzeak Stop plataformak bere Twitterreko kontutik adierazi duen moduan, inork ez ditu euren eskaerak entzun eta “polizia deitu dute gu kanporatzeko”. Kanporatzea arratsaldeko 14.00etan izatea espero zuen plataformak.