Erakusketa berriak Artiumen

hirinet 2013ko urriaren 4a

Palimpsesto_Canibal_ChagoyaUrtero bezala, Artium zentro-museoak eskaintza berriak aurkeztu dizkigu udazkenerako eta gaurkoan, Enrique Chagoya artista mexikarraren ‘Palimpsesto caníbal’ eta Artiumeko funtsekin egindako ‘Herri-altxorrak’ erakusketak inauguratuko ditu.

Chagoyaren erakusketan komikietatik, marrazki bizidunetatik, herri-kulturatik, artearen historiatik, politikatik, ekonomiatik, erlijiotik eta bere harrobitik ateratako pertsonaien errepertorio osoa dago ikusgai. Mexikon jaio eta orain hogei urte baino gehiago Estatu Batuetan bizi den artista honen lanari satiraz eta parodiaz kutsatutako umorea dario. Erakusketan bere kodex ezagunak —azteken kodexen erara eginak— eta Goyaren Desastres de la guerra eta Caprichos serieetan oinarritutako bere irarlanak daude ikusgai, besteak beste. Honako hau da Chagoyak Europako museo batean egiten duen lehendabizikoa erakusketa eta Iparra Aretoan izango da ikusgai.


altxorra_artiumBestetik, museoaren funtsekin egindako erakusketa proposatu du Artiumek. ‘Herri-altxorra’ izena du, Juan Luis Moraza eskultorea izan da erakusketaren komisarioa eta museoen eginkizunari buruzko gogoeta bat da, ondare komuna egiten eta sortzen den tokiak diren aldetik. Inoiz egin den Artium Bildumaren erakusketa zabalena da, 350 artelan inguru ikusgai dituena eta museoak ondarearen agente gisa duen tokia agerian uzten duena. Multzoan mosaiko bat osatzen du, non artelanen eta hauen arteko harremanek balioaren nozioari eta errealitatearen eraikuntzari buruzko halako saiakera bat eskaintzen dutena.

Informazio gehiago: www.artium.org

Irudiak: Artium

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago