Urrian hasiko dira Gasteizko Irakurleko Klubeko saioak eta ikasturte honetan irakurriko diren liburuak aurkezteko saio berezia antolatu zuen atzo Iban Zaldua koordinatzaileak. 'Euskal literatura eta gatazka' izenburuko mahaingurua, hain zuzen ere. Bertan, Laura Mintegi eta Juango Olasagarre izan ziren eta Mikel Ayerbek moderatzaile lanak egin zituen. Jendetza bildu zen Ignacio Aldecoa kultur-etxeko aretoan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.