Euskadi Irratiak eta TOKIKOMek elkarlanaren bideari ekin diote

hirinet 2013ko urriaren 3a

Euskadi-Irratia-TOKIKOM-akoEuskadi Irratiak eta Hirinet bazkide den TOKIKOM euskarazko tokiko komunikabideen bateraguneak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Euskadi Irratiaren izenean Odile Kruzeta EiTBko irratietako zuzendari-koordinatzaileak eta TOKIKOM ordezkatuz Mikel Irizar presidenteak izenpetu dute ituna.

Bi aldeek atsegin handiz hartu duten lankidetzaren asmoa, euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea da, hitzarmenak biltzen duenez, "Euskararen normalizazioa bultzatuta, herritarren arteko bizikidetzari mesede egiten zaiolakoan”. Euskadi Irratiko eta Tokikomeko arduradunek adierazi dute, gainera, “interes komun horren alde lankidetzan aritzeko borondatea dutela, aldian aldiko formula egokienak bilatuko dituztelarik".


'Mezularia' irratsaioan tokiko informazioa

Elkar lan honetan lehen urrats bat eman dute dagoeneko: Euskadi Irratiko arratsaldeetako 'Mezularia' albistegian TOKIKOMen biltzen diren hedabideetako kazetariekin, astean behin, herrietako informazioa jorratzen da.Ainhoa Etxebestek gidatzen duen 'Mezularia'n  astelehenetan eskaintzen da mahai-ingurua eta TOKIKOMeko bazkide diren irratietan eta agerkari digitaletan ere hedatuko da.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago