Herriraren kontrako erasoaren aurka manifestatzeko deitu dute eragile sozial, alderdi politiko eta sindikatuen ordezkariek

hirinet 2013ko urriaren 3a

herrira_Bilboko-manifestaziEragile sozial, alderdi politiko eta sindikatuen ordezkariek Herrira mugimenduaren kontrako erasoaren aurka manifestatzeko deialdia luzatu diote jendarteari. Manifestaldia hurrengo urriaren 5ean, larunbatean, Bilboko La Casillatik aterako da 17.30ean.

Herrirak, Euskal preso politikoen eskubideen aldeko mugimenduak Gasteizen, Bilbon, Hernanin, eta Iruñean dituen egoitzetan sartu zen Guardia Zibila astelehenean. 18 atxiloketa izan ziren eta "Amnistiaren Aldeko Batzordeen oinordeko" izateagatik egin dute Herrira-ren kontra. Araban Ane Zelaia eta Gorka Gonzalez Herrirako kideak atxilotu zituzten.


Deialdi honek 30 eragile baino gehiagoren atxikimendua jaso du dagoeneko, besteak beste, Alternatiba, Aralar, Bai Euskal Herriari , Behatokia, Bilgune Feminista, Egiari Zor Fundazioa, EHNE, ELA, Elkartzen, EPPK Bitartekaritza, Erabaki, Ernai, ESAIT, ESK, Eskubideak, Etxerat, Euskal Herrian Euskaraz, Eusko Alkartasuna, Ezker Batua, Gorripidea, HIRU, Ikasle Abertzaleak, Joxemi Zumalabe Fundazioa, LAB, Sare Antifaxista, Sortu, STEE-EILAS eta Torturaren Aurkako Taldea.


herrira_konzentrazioa_gasteHurrengo egunetan honako mobilizazioak burutuko dira Gasteizen:

Urriaren 3an, ostegunean: Auzolana Pilotalekuan propaganda jartzeko kedada  17.00etatik  20.00ak arte.

Urriaren 4an, ostiralean: Andra Mari Zurian kontzentrazio iraunkorra.

Orduen banaketa:

11.30-13.00: Sindikatuak.
13.00-14.00: Gazte Mugimendua, gazteen kolektiboak, ikasleak.
14.00-15.00: Eragile sozialak.
15.00-16.00: Giza eskubideen aldeko mugimenduak.
16.00-17.00: Kolektibo kristauak.
17.00-18.00: Eragile politikoak.
18.00-19.00: Mugimendu feminista.
19.00-20.00: Etxerat.

Jarraian, 20.00etatik 20.30ak arte ostiralero burutzen den kontzentrazioa egingo da. Eta 20.30tan Andra Mari Zuritik manifestazioa aterako da.


Mobilizazioaren arrazoiak azaltzen dituen manifestua: Tantaz tana euskal presoen eskubideen alde

 


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago