Salburuko oreinen marrualdia zuzenean ezagutzeko jarduera antolatu du Atariak

hirinet 2013ko urriaren 2a

oreina1Atariak, Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroak, oreinen marrualdia zuzenean behatu eta hobeto ezagutzeko jarduera bat antolatu du, udazken hasiera baita horretarako garaia; Hitzordua, urriaren 4an, ostiralean, izango da, 20.00etatik 23.30era.

“Marrualdiaren gaua” berezia izango da Salburuan, giro ederrean gastronomia eta zientzia ezin hobeto uztartuko baitira. Egitarauak jarduera hauek hartzen ditu barne: Arkautiko aintziraren bisitaldia oreinak behatzeko; afaria Atarian, eta aditu baten hitzaldia, zeinak oreinekin loturiko zabalkunde zientifikoko gai interesgarrien berri emango baitu.

Jarduera 14 urtetik gorakoentzat da eta 20 € balio du. Gazteleraz eta euskaraz izango da.


Informazio gehiago: Ataria, Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroa

 


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago