Guztira, lau karpa jarriko dituzte Bastiturri kalea, Probintzia, Aihotz eta Foru plazan. Ardoa dastatzeaz gainera, mokadua hartzeko parada ere egongo da eta horretarako, 67 establezimenduk miniaturazko sukaldaritza onena prestatuko dute.
Urtero bezala, ardoak dastatzeko tiket-sorta bat hartu beharko da, karpan bertan salduko dituzte. 12 euroren truke 28 tiket eskuratuko dira. Urteko ardoa dastatzeko 2 tiket behar izango dira; ardo onduak, zuriak, txakolinak edota albariñoak edota pintxoak probatzeko 4 tiket; eta, erreserbak 6 tiket.
Ardoaraba 2013 –ko informazio gehiago
Urteko ardoek zein onduek, baita Arabako txakolin eta sagardoek ere hartuko dituzte Gasteizko kaleak eta plazak abenduko zubian. Ostegunean, hilaren 5ean, emango zaio hasiera Ardoaraba 2013 edizioari eta igandera arte, 33 upategiko ardoak dastatzeko aukera izango da.