Arabako MINTZA EGUNA, Gasteizen

Euskararen Agenda 2013ko urriaren 1a

 

supermintzalagunak_kartela

Arabako mintzalagunen topaketa izatez gain, euskaldunon jai-egun parte-hartzailea nahi du izan Arabako Mintza Egunak. Hainbat jolas eta lehiaketa antolatuko dira eta nola ez kantu-bira eta erromeria ez dira faltako. Eta eguna behar bezala amaitzeko txarangarekin dantzatzeko aukera izango dugu!!

Noiz? URRIAren 19an, larunbatean, 11.00etatik aurrera

Non? GASTEIZEN (Landatxo kiroldegian - Alde Zaharra)

Informazio gehiago: www.gasteizkomintzalaguna.com

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago