Herrira mugimenduko bi kide atxilotu ditu Guardia Zibilak Araban

hirinet 2013ko irailaren 30a

herrira_atxiloketakHerrirak, Euskal preso politikoen eskubideen aldeko mugimenduak Gasteizen, Bilbon, Hernanin, eta Iruñean dituen egoitzetan sartu da Guardia Zibila gaur goizean. Espainiako Barne Ministerioaren arabera 18 atxiloketa izan dira eta "Amnistiaren Aldeko Batzordeen oinordeko" izateagatik egin dute Herrira-ren kontra.

 

Araban Ane Zelaia eta Gorka Gonzalez Herrirako kideak atxilotu dituzte eta Kutxa kalean kokatzen den Gasteizko egoitza erregistratu dute. Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz egin da eta Herriraren egoitzak ixteko agindu du. Herrirak sare sozialetan dituen kontuak blokeatzeko ere agindu du epaileak, guztira 38 web orrialde, eta Twitterreko 32 kontu eta Facebookeko 125 kontu.


Agerraldi bat egin du Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak, operazioaren berri emateko. Herrira "ETAren tentakulua" dela esan du, eta berretsi Madrilek ez duela erakunde armatuarekin negoziatuko. ETAko kideen omenaldiak antolatzea leporatzen die Guardia Zibilak atxilotuei, omenaldi horietan "delituak justifikatu eta ETA erakunde terrorista goratu" egiten dela argudiatuta.


Atxiloketak salatzeko mobilizazioak egongo dira arratsaldean. Gasteizen, 19.30ean izango da Andra Mari Zuriaren enparantzan.

 


Iturria: Berria

Irudia: Sortu Gasteiz

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago