Martxoak 3ko gertakariak azaltzeko unitate didaktikoa aurkeztu dute

hirinet 2014ko urr. 13a, 02:00

Martxoak 3 elkarteak 1976ko gertakariak azaltzen dituen unitate didaktikoa aurkeztu du.

 

Miren Rodrigo eta Amanda Ruiz irakasleek zuzenduta, Xabier Sagasta marrazkigilearen ekarpen bereziarekin dator, bere komikia agertzen baita unitateak proposatzen duen ariketa batean. 

 

‘1976. Martxoak 3’ unitate didaktikoa lau ataletan banatuta dago: testuinguru historikoa, gertatukoaren kronologia, jardueren garapena eta ebaluazio irizpideak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako  2. eta 4. mailetan gizarte zientzien arloari begira bertsio bat egin da eta beste  bat Batxilergoko 1. eta 2. mailetan Historia garaikidean emateko. 

 

Unitate didaktikoa euskaraz eta gazteleraz eskura daiteke eta dagoeneko Arabako ikastetxe guztietara bidali da. Martxoak 3 elkarteari eskatuz Euskal Herriko beste edozein hezkuntza zentroak izan dezake.

 

Martxoak 3 elkartea emaitzarekin oso pozik agertu da eta orain hedatze lana arrakastatsua izatea espero dute, “Gasteizko gertaerak gizarteratzeko eta gazteei Giza-Eskubideen defentsan hezteko tresna pedagogiko ezin hobea delako”, adierazi du elkarteak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago