Lan berriko 8 kantuetako bakoitzak leku intimo desberdin batera bidaiatzeko txartel bat da, norberaren barrura bidaiatzeko aukera bat. Lan honek inflexio puntu bat suposatu du taldearen ibilbidean. Gauzak birplanteatu eta musikaz gozatzen jarraitzeko aukera eman die.
Napoka Iriaren musika entzun: Napoka Iria
Napoka Iria (Miren Narbaiza: gitarra akustikoa eta ahotsa. Ander Mujika: gitarra elektrikoa, ahotsa) tock-folk akustikoa egiten duen Euskal Herriko bikotea da. 2005ean hasi zuten ibilbibide musikala eta dagoeneko bigarren diskoarekin -'Arnasten ikasteko berriz'- bira ari dira egiten.