Jatorri kultural ezberdineko familiek elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute, Bizilagunak-Alboko familia egitasmoari esker

hirinet 2015ko aza. 10a, 01:00

Datorren azaroaren 22an, igandean, kultura desberdinetako familiak horietako baten etxean elkartuko dira eguerdiko bazkaria partekatzeko. Aldi berea, ekintza hau gure hiriko eta  Euskal Herriko herrietako beste hainbat etxetan ere gertatuko da, Bizilagunak- Alboko familia egitasmoari esker.

Hirinet FM irratsaioan Bizilagunak egitasmoaren kide den Ainhoa Garagalzak programa honen nondik-norakoak azaldu zizkigun:

 

{mp3}bizilagunak-proiektua-gasteiz{/mp3}

 

 

CEAR-Euskadi Euskadiko pertsona errefuxiatuen Batzordeak martxan jarri duen proiektu honen helburua familia eta norbanakoak, bai etxe eta txokoetan, azaroaren 22an elkarrekin bazkaltzea da, baita  Gasteizko biztanleriaren pertsona errefuxiatuekin daukagun elkartasuna eta laguntza ikusaraztea ere. Elkartze horietako bakoitzean, bertako familia bat, familia etorkin edo errefuxiatu bat eta dinamizatzaile bat (parte hartzen duen familietako bakoitzaren etxean bazkaria antolatzeko lanetan lagunduko duena) izango dira.  Eta familia modu zabalean ulertuta: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, umeekin edo ume barik; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak… azken finean, beraien bizitza konpartitzen duten pertsonak.

 

Keinu honen bitartez gure herrietan eta hirietan kultur desberdinen arteko elkarbizitza posible eta desiragarria dela aldarrikatu nahi du ekimen honek. “Egun horretan, gure arteko nahasketa honen bitartez, Gasteiz aniztasun kulturala sustatzen duen hiri bat garela erakutsi nahi dugu. Eta ez bakarrik Siria, Eritrea edo Iraketik datorren jendea, baizik eta edozein herrialde edo kulturatik datozenak. Gasteiz eta Arabako biztanleak, ez dira eta ez dute nahi axolagabe ageri etorkin eta errefuxiatuen krisialdi humanitarioaren aurrean”.

Pasa den urtean, 4.000 lagunetik gora izan ziren Euskadin ekimen honetan parte hartu zutenak.

 

Nola parte hartu Bizilagunak – Alboko familia programan?

Familia anfitrioia, familia bisitaria edo dinamizatzaile moduan parte har daiteke ekimen honetan. Parte hartzeko: 945266805 edo bizilagunak.araba@gmail.com

Informazio gehiago: CEAR- Errefuxiatuen laguntzarako batzordea Euskadin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide