'HirinetFM, Geu elkartea uhinetan', irratsaioak

hirinet 2013ko ira. 30a, 02:00

 

hirinetfm_logoa300x250 ‘HirinetFM, Geu elkartea uhinetan’ euskarazko irratsaioa, asteartero 17.00etatik 18.00etara Radio Vitorian (104.1 FM).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IRRATSAIOAK

 

 

{commedia  socbuttons=yes|sort=date|order=desc}images/stories/audio/irratsaioak{/commedia}

 

 

 

 


Zer da HirinetFM?

 

Astero ordubeteko programa honek Gasteizko zein Arabako azken albisteak, agenda oharrak, Geu elkartearen egitasmoen azken berriak, bitxikeriak, errezetak, etab. eskainiko ditu. ‘Pil-pilean’ atalak hasiera emango dio saioari eta gaurkotasun-albisteak izango ditu hizpide. ‘Geu eta Zeu’ atalak, aldiz, Geu elkartearen egitasmoen berri emango du. Horrela, Geurekin mendira, Irakurle Kluba, Gasteizko Mintzalagunak edo Geu Kultura bezalako programen azken ordua jasoko du entzuleak uhinen bitartez. hirinetfm_0saioaHausnarketarako tartea ‘Ahoz aho’ atalean aurkituko du entzuleak, izan ere, Hirineteko kolaboratzaileek euren iritzia plazaratuko dute, oraingoan ahotsarekin. Azkenik, Euskararen Agendak ere tartetxoa izango du HirinetFM-n eta hurrengo egunetan Araban izango diren euskarazko ekintza aipagarrienak gogoraraziko ditu. Zuriñe Etxeberria kazetaria arituko da esatari lanetan baina astero GEU elkarteko kide baten laguntza izango du. 

 


 

 

 

 

Argazki galeria:


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide