'Amaren eskuak' filma

hirinet 2013ko ira. 27a, 11:22

amaren_eskuakNereak, berrogei urte inguruko emakume batek, nekez lortzen du bere bizitzan lana eta familia bateratzea eta nolabaiteko oreka bat izatea. Egun batean, bizitza goitik behera aldatuko dion zerbait gertatzen da: ama ospitaleratu egiten dute oroimena guztiz galdu duelako.

Nerea errudun sentitzen da ez zelako garaiz ohartu Alzheimerraren lehenengo seinaleak agertzen hasi zirenean, eta orain amak ez du ezagutzen, etengabe eskatzen dio itsasargira eraman dezala eta Nereak ez daki zergatik edo zertarako. Bada, gaixotasuna amaren iraganeko aurpegi ezezagun bat ezagutzeko aukera bihurtuko da.


Karmele Jaioren eleberri arrakastatsua, hamar bat edizio argitaratu ondoren, Euskal Herri osoko zinema-aretoetara iritsiko zaigu irailaren 27an Mireia Gabilondo zuzendariaren eskutik. Gabilondok dioenez, liburua irakurri zuenean istorioarekin identifikatuta sentitu zen, transmititzen duen mezu baikorrak erakarri zuen, eta hasiera-hasieratik nahi izan zuen pelikula bihurtu. Lan hau Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen irailaren 24an, Zinemira sekzioan.


Ainara Gurrutxaga da Amaren Eskuak filmaren protagonista, eta berarekin batera daude Loli Astoreka, Esther Remiro eta Mark Schardan.


Gasteizen Florida zinema-aretoan dago ikusgai irailaren 27tik aurrera.

 

FITXA TEKNIKOA


Zuzendaria: Mireia Gabilondo

Urtea: 2013

Iraupena: 90 min

Aktoreak: Ainara Gurrutxaga, Loli Astoreka, Esther Remiro, Mark Scharda, Iñaki Font, Aitor Beltrán, Vicky Peña

Noiz: 2013ko irailaren 27tik

Non: Florida zinema-aretoa


Trailerra

 

 

 

 

 

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide