Joseba Irazoki, Gora tabernan

Euskararen Agenda 2013ko irailaren 24a

josebairazokiJOSEBA IRAZOKI, jakinmina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena.

Noiz? IRAILAren 26an, ostegunean, 20.30ean

Non? GORA taberna

Gure musikari beratarra jadanik nahitaezkoa bihurtu zaigu, eta orain bakarka dator, one man band formatuan. Kantatzeaz gainera, hainbat soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta gitarrei, harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die. Zein den azken helburua? Erritmo eta soinuen anabasa neurtu bat sortzea, hainbat kalibretako konposizio genuinoak disparatuz.

Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean.

http://josebairazoki.bandcamp.com/

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago