Azoka osoan 267 saltoki jarriko dira: arte artisautzako 122 saltoki, janari eta ostalaritzako 53 saltoki, artisautza-ostalaritzako 16 saltoki, 3 jaima (tetegiak) eta 20 lantegi. Gainera, hiriko merkatari eta eskulangileek 50 saltoki jarriko dituzte Eskola kalean eta San Bizente aldapan, Erdi Aroko Hiriguneko Merkatarien Federazioak kudeaturik.
Ostiralean hasi eta igandera arte luzatuko da azoka eta alde zaharreko txoko gehienak hartuko ditu, hala nola, Frai Zacarias Martinez kalea, Santa Maria kalea, San Migeleko balkoia, Aihotz plaza, Goiuriko plaza, Goiuriko aurreko aparkalekua, Etxanobetarrren etxeko lorategia, Eskoriatza-Eskibel jauregiko plaza, Santa Maria kantoia (Frai Zacarias Martinez kaletik Kale Txikiraino) eta Buruileria plaza, hiriko merkatarientzat erreserbatutako Eskola kaleaz eta San Bizente aldapaz gain.
Noiz: irailak 27, 28 eta 29 (ostiralean: 18.00etatik 22.00etara eta larunbat eta igandean 11.00etatik 14.30era eta 17.00etatik 22.00etara)
Egitaraua osoa: Erdi Aroko Azoka 2013
Datorren asteburuan, Erdi Aroko Hiriguneko kaleak eta plazak eraldatu egingo dira berriro, Arabako hiriburua iparraren eta hegoaren arteko bidegurutzea izan zen garaira itzultzeko.