


Informazio gehiago: Gasteizko udalaren web gunea
Irudia: Gasteizko Udala
Tuvisaren 5. eta 7. Ibilbideak luzatuko ditu Gasteizko udalak eta datorren irailaren 30etik aurrera, Borinbizkarra eta Elejalderaino helduko da autobusa. Eguneko zerbitzuaz gain, gautxoria erabiltzeko aukera ere izango dute auzo hauetako bizilagunek, baita Larrein eta Arkaiate auzokoek ere. Gaueko zerbitzu hau urriaren 4an jarriko dute martxan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.