Aguraingo institutuak Europako Consumer Classroom lehiaketa irabazi du

hirinet 2013ko irailaren 24a

aniturri_sariaAguraingo institutuak Consumer Classroom Eskolarteko lehiaketa irabazi du. Europar Batasunak 2013an martxan jarritako sarea da Consumer Classroom. Europako ikastetxeak harremanetan jar daitezke eta irakasleek kontsumoa lantzeko baliabideak aurkitu ditzakete webgune honetan.

 

1. Batxilergoko eta 4. DBHko ikasleek “Environmental problems the Earth is facing” poster digitala diseinatu zuten Idoia Zapirain irakaslearekin. Comenius proiektua ardatz hartuta, webquest bat landu zuten. Ondoren, ikasle talde batek bideoak grabatu zituen galdera honi erantzuna emateko. Zein da zuretzat ingurumen arazorik larriena? Beste talde batek iritzi artikuluak idatzi zituen. Lan guztiak poster digital batean bildu zituzten eta lehiaketan parte hartu zuten ekainean.


“Oporretan geundela uztailean jakin genuen berria, eta ikastetxean ikasleekin berria irailean ospatuko dugu. Orain Bruselasa urtea amaitu baino lehen joango garela dakigu. Europako instituzioak bisitatuko ditugu, Europako Parlamentua eta Batzordea, eta Kontsumitzailea Babesteko Europako Komisarioa ezagutuko dugu”.


Egilea: Aguraingo Aniturri institutua

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago