'Homo homini lupus', Malenkoniaren disko berria

hirinet 2013ko ira. 20a, 14:38
MALENKONIA‘Homo homini lupus’, edo beste hitz batzuetan, gizakia otsoa da gizakiarentzat, honela da Malenkoniaren bigarren diskoaren izenburua. Lehen diskoarekin oñatiarrek tximeleta baten hegazkada leun batekin hegan egitera gonbidatu bagintuzten, kaosaren teoriak dioen bezala honek dakarren ondorio suntsitzaileaz ohar ahal izateko, oraingo honetan otsoekin dantzatzera bultzatzen gaituzte, oso otso bereziekin baina, behinola zutitu eta geroztik bata bestea jan besterik egiten ez dutenak. Gure gizarte honen alegoria, ez hain gizatiarra, guztiarekin ere, berau suntsitzea merezi duen espezie bakarra.

Gizaki dekadente honen arazoak islatzen jakin du Malenkoniak, nihilismo sakon baten garai honen arazoak, non totalitarismoak, kapitalismoak, arrazismoak… eta gainerako ‘ismo’-ak duela asko azaldu ziren, gure artetik alde egingo ez dutenaren mehatxuarekin gainera. Letren gordintasunean islatzen jakin du, baina baita diskoa osatzen duten zortzi abestietan, inoiz baino espontaneo eta gordinagoak, zuzenekoetan agerian geratzen den bezala. Urrun geratzen da jada erritmo geldo eta malenkonia2malenkoniatsuak nabarmentzen ziren maketa hasiberri samar hura. ‘Hegazkadak dakar ekaitza’, beraien lehen lan luzea, erritmo hauek bizkortzera eta berezko zuten malenkonia arintze aldera etorri zen, bi xedeak neurri handi batean gauzatuak izan zirelarik.

Azken lan honetan, jatorrizko malenkoniaren hondarrak antzeman ahal diren arren, taldea arriskugarri azaltzen zaigu, naturalagoa, bere erraiak eskaintze aldera larruazala kentzen duena bezala. ‘Homo homini lupus’ beraien lanik helduena da, ezbairik gabe, bai konposizio aldetik baita exekuzio aldetik ere, bere gartxutasun eta sendotasunari batuta azken disko hau orain arteko onena egiten dutelarik. ‘Fahrenheit 451’ single berria da, non ohartarazten den ezin duela surik hartu inoiz idatzia izan ez denak.


 


Irudiak eta testua: Promomusika

 

 


 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide