Izan ere, hitzordua baina egun bat lehenago, Garoña berriro zabaltzeko aukerak areagotu ditu Espainiako Gobernuak, izan ere, Rajoyren gobernuak Garoñari dagokion fiskaltasuna moldatu du eta Garoña berriro martxan jartzea erraztuko luke. Arabako EH Bilduk ere Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu du. “Garoña behin betiko itxi dela ez dago bermatuta eta Alderdi Popularrak berriro irekieraren aldeko apustu garbia egin du. Bide horretan atzo bertan eman zuen azken pausua Madrilgo Gobernuak Garoñari “amnistia fiskala” eskainiz. Izan ere, opari bat egin nahi izan dio ez ordaintzeko 150 miloi euro zergetan”.
Halaber, Arabako EH Bilduren ustez, “azken berriek Alderdi Popularrak bakarrik erantzuten dietela lobby energetikoen interesei agerian utzi dute, beti ere, Arabako gehiengo sozial eta politikoari ez entzun eginez”. Horrekin batera, zentral nuklearraren “etorkizun zalantzagarria Alderdi Popularraren erantzukizuna” dela azpimarratu du. Horregatik, Alderdi Popularrari exijitu nahi dio zuzenean itxiera eta eraispena. “Manifestazioak ezin du balio Javier Maroto alkateari aurpegia zurikatzeko”, azaldu du eta Gasteizko Alkatearen joko bikoitza salatu du. “Izan ere, manifestazioa deitu eta ordu gutxitara Txinara joan da norekin eta Industria Ministroarekin zertara eta hiriburu berdeaz hitz egitera. Ministro Soria da zentral nuklearraren irekiaren babeslerik sutsuenetarikoa”, argitu du Arabako EH Bilduk.
Javier Maroto alkateak ez du oraindik konfirmatu manifestaziora joango den ala ez. Horrez gain, 'Araba Garoñarik gabe' plataforma ez da manifestaziora joango.
Larunbatean, irailaren 21ean, 18.30ean eta ‘Garoña itxi eta eraitsi orain’ lelopean, Bilbo plazatik abiatuko da Garoñaren behin betiko itxiera eta berehalako eraispena aldarrikatuko duen manifestazioa. Aurreko astean Hirinet-en informatu genuen moduan,