Marimaistraren kontsultorioa

hirinet 2013ko irailaren 20a

Asko aurreratu badugu ere, asko falta zaio euskarari oraindik hizkuntza erabat normalizatua izateko, eta horrek zalantza eta buruhauste handiak sortzen dizkigu hiztunoi.


Marimaistrak zalantza horiek uxatzen lagundu nahi dizue. Horretarako, hizkuntzarekin sortzen zaizkizuen zalantzak, galderak eta kezkak bidali ahal dizkiozue, eta berak gustu handiz argituko dizkizue. Marimaistra oso eskuzabala da, eta izugarri gustatzen zaio euskaldunei laguntzea.


Baina hori bai, jeinu bizi-bizia du, eta batzuetan ateraldi xelebre samarrak. Kontuz gero, zer eta nola galdetzen diozuen, erantzunak ere halakoxeak izango baitira!


Emailez: galdetu@marimaistra.com

Wasap bidez: 668 88 91 92

Twitter bidez: @mari_maistra

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago