Hainbat ikastetxetan sortzen diren kotxeen bigarren ilarak salatu ditu Gasteizko Bizikleteroak elkarteak

hirinet 2013ko irailaren 19a

bizikleta_abendanoAste honetan ospatzen ari den Europako Mugikortasun Astearen harira, Gasteizko Bizikleteroak elkarteak hiriko hainbat ikastetxetako sarreran egunero sortzen diren kotxeen bigarren ilarak salatu ditu alkateari bidalitako gutunean. “Hain da handia motordun ibilgailuen dentsitatea, ezen kaltetuenak haurrak izaten diren”, adierazi du elkarteak.

 

Izan ere, leku horietan sortzen diren auto-ilarek segurtasun-eza eragiten dute, udaltzaingoaren pasibotasunaren aurrean (hori egitera baimenduta baitago), gidatzeko arauak sistematikoki hausten baitira”.

Horrekin batera, harrapatzeak egoteko arrisku handia dagoela salatu du elkarteak, baita beste gidarien, inguruko bizilagunen zein ikastetxera oinez edo bizikletan doazen familien artean ezinegon nabarmena sortzen dela ere. Helduen presek, zirkulazioan sortzen den kaosak eta kotxea aparkatzeko arazoek umeei estresa eragiten dietela azaldu du elkarteak.

Ekintza hauekin gizatasun eza sustatzen dela salatu du elkarteak, gazteek egunero arauak hausten dituzten jarrerak ikusten baitituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago