Neurketa egiteko, eremu lasaituko lau kale ezberdinetan neurtu zen abiadura, zehazki, Gorbeia, Arana, San Antonio eta Jesusen Zerbitzarien kaleetan, eta hiru egun ezberdinetan: 2012ko irailean (neurria abiaraztekoa zela jakinarazi zenean), 2013ko urtarrilean (neurria abian jarri bezain laster), eta 2013ko ekainean (kaleen antolaketa berriaz geroztik 6 hilabete igaro ondoren).
Kaleen arabera, aldaketa handiena San Antonion gertatu zen, bertan abiadura % 15,8 jaitsi baitzen. Ondotik, hurrenez hurren, Gorbeia kalean (% 14,4 gutxiago), Arana kalean (% 12,2) eta Jesusen Zerbitzarien kalean (% 6,5).
0eko eremuetatik zirkulatzen dutenek abiadura moteldu dutela adierazi du Ingurumen zinegotziak Idoia Garmendiak, Gaietarako Ikastegiak eskatutako ikerketan oinarrituta. Iazko irailetik –orduan iragarri zen neurria abiaraztekoa zela– aurtengo ekainera arte, lasaitutako 47 kale horietakoren batetik igarotako ibilgailuen abiadura batez beste % 12,2 moteldu zen.