Izan historikoki nahiz teorikoki, potentzia kapitalista-inperialistek inoiz ez dute esku hartze militarrik burutu, ez ongi izate, ez demokrazia eta ezta giza eskubideen alde ere. Inoiz ez dute egin eta inoiz ez dute egingo, hain zuzen, eurak baitira esplotazio eta zapalkuntzan oinarritzen den sistemaren onuradun nagusiak, hain justu, ustez defendatzera doazen balore justu horien guztiz aurkakoa direnak.
Siriako Errepublika Arabiarraren aurkako erasoak ageriko helburu estrategiko bati erantzuten dio: Ekialde Hurbil Berria-ren birmoldaketari, alegia. Honela, hondamendi eta kaosaren bitartez inguruko herrien burujabetza oro ezereztatu nahi dute. Duela bi urte baino lehenagotik, gatazka piztu zen unetik, potentzia inperialistak eta euren aliatuak, zeharka bada ere, esku hartzen ari dira Sirian; aholkularitza, armak, mertzenarioak eta azpiegiturak eskainiz oposizioko sektore armatuko talde atzerakoienei.
Honela beraz, eraso inperialista berri honen aurrean Siriako herri langileari eta inguruko herri langileei egin diezaiekegun elkartasun ekarpenik onena hauxe litzateke:
Herri orok, eta beraz baita siriarrak ere, bere burujabetza eta barne arazo politikoak kanpoko esku hartzerik gabe konpontzeko duen eskubide ukaezina defendatzen dugu.
Irmoki salatzen dugu inperialismo espainiar, frantziar eta europarra bereziki, NATOren baitan egonik, ez hemen eta ezta han ere, ez baitituzte herri langileen oinarrizko eskubide kolektibo zein indibidualak errespetatzen.
Euskal Herri internazionalista eraikitze bidean gure ahalegina areagotzea dagokigu, sistema kapitalista-inperialista salatuz, maila ekonomiko, politiko, militar zein paramilitarrean.
Honegatik guztiagatik, dei egiten dugu ostegun honetan, General Loma plazan, legebiltzarraren aurrean eguerdiko 12etan burutuko dugun kontzentrazioan parte hartzera.

Eraso inperialistarik ez!
Gora Siria!
Sinatzaileak: Askapena, ernai, sortu, ikasle abertzaleak, LAB, Salhaketa araba, Gasteizko EHK, Trikuharri Gazte Asanblada, Sumendi Gazte Asanblada, Euskal Herria-Siria ekimena, etxerat eta hainbat norbanako.
EEBB, Frantzia eta Britania Handia buru direla, inguruko indar atzerakoien babesarekin (Turkia, Qatar, Saudi Arabia, Israel eta Jordania) eta estatu, nahiz instituzio kapitalista europarren laguntzarekin, abiarazi duten eraso militar honen aurrean, Gasteizko hainbat gizarte eragile, sindikal eta politikok honakoa jakinarazi nahi dugu: