Salburuko gizarte-etxea eta Borinbizkarrako pasabidea, iruditan

hirinet 2013ko irailaren 17a

salburua_borinbizkarraSalburuko bizilagunek 2015eko hasieran gizarte etxea izango dutela konfirmatu du Udalak. “Lanak normaltasunez egiten ari dira, eta aurreikusitako epeen barruan”, adierazi du Hirigintza zinegotzia Miguel Garnicak.

 

 

Borinbizkarrako bizilagunek, bestetik, Sofia Erregina Hiribidea eta Alejandro Dumas plazaren artean egingo den pasabidearen eraikitze-lanak azarotik aurrera ikusteko aukera izango dute eta bederatzi hilabeteren buruan, hots, abuztuan, erabili ahal izango dute. Oinezkoentzako pasabide honek Zabalganako 1.sektorea eta 2.sektorearen arteko konexioa ahalbidetuko du.





Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago