Egiazki, izaki txiki horiekin partekatzen dugu denbora eta espazioa, baina normalean haien silueta edo itxura orokorra baino ez dugu ikusten. Askotan, haien eskala txikia dela eta, haien morfologiaren edo bizimoduaren xehetasun harrigarriak oharkabean pasatzen zaizkigu, nahiz eta batzuetan bilakaeraren benetako kapritxoak izan.
“Ezezaguna ez da errespetatzen” esakunea aintzat harturik, Atariko erakusketak xehetasun horietako batzuk erakutsi eta gurekin bizi diren eta txikiak iruditu arren handiak diren izaki horiek ikusleengana hurbildu nahi ditu.
Mario Bregaña argazkilariak 2 urtetan egindako lanaren emaitza da erakusketa. Irudietan, gure geografiako txoko jakin batzuetan oraindik aurki daitezkeen izakitxoen formak, koloreak eta portaerak nabarmenarazi nahi izan ditu.
‘Txikiaren handitasuna’ erakusketa berria jarri da ikusgai Ataria Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroan, urriaren 20ra arte. Erakusketa osatzen duten tamaina ertaineko 32 argazkietan, jende gehienarentzat ezezagunak izan arren gurekin batera bizi diren izakiak dira protagonistak.