Antolatzaileen esanetan, “herritik eta herriarentzat sortutako jaialdia urterik urte eboluzionatzen joan da eta aurten eboluzioak aurrera jarraitzen du”. Hori dela eta, jaialdiaz aparte, hitzaldi sorta antolatu dute, “biharko unibertsitatea diseinatzerako orduan, tresna garrantzitsua”.
Jaialdia, berriz, maiatzaren 9an izango da Mendizabalan eta bertan, Gatibu, Izaki Gardenak, Ze Esatek! edo Glaukoma zuzenean ikusteko aukera izango da. Musikaz gain, bestelako ekintzak ere aurkitu daitezke egitarauan.
11:00etan jolasak Arabako kanpusean
14:00etan bazkari autogestionatua kanpusean bertan. Hau eta gero, kalejiran joango dira Mendiazabalara.
18:00etatik aurrera, Mendizabalan kontzertuak hasiko dira: Bi karpa egongo dira. Lehenengo karpan AFU, Izaki Gardenak, Ze Esatek!, Glaukoma, Gatibu eta Las Tea Party DJ's. Bigarren karpan, Musika Jartzaileak eta dantza plaza egongo dira.
Informazio gehiago: Arabatakada 2014
